XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2 kubo; eskoba 1, fregona 1, 8 trapu, bi toaila eta errekojedore bat.

Eguzkiak gogor jotzen zuen eta umeek lanean ziharduten; azkenean meriendatzeko ordua iritsi zen eta ume guztiek bokadiloa hartu eta lanean jarraitu zuten.

Azkenean bukatu zuten lokomotora garbitzen; oso berri eta diztiratsu gelditu zen.

2 egun behar izan zituzten lokomotora garbitzeko. Bagoiak ere oso garbi zeuden eta lokomotora txikiak esan zien pozarren umeei:

- Mila esker zuen laguntzagatik, ez zaituztet inoiz ahaztuko!

-Ba! ez da ezer izan, -esan zuen Aitorrek.

Hurrengo egunean umeak agurtu eta Donostiako geltokira abiatu zen. Donostiara heldu bezain laster geltokirik ez zegoela konturatu zen, dena zegoen apurtuta.

Bapatean suhiltzaile kamioi asko agertu ziren, sua itzaltzen.

Lokomotora txikia hortik urrundu zen eta Bilborako bidea hartu zuen. Lokomotora oso triste zegoen.

Bitartean, Renfeko geltokian nagusia telebistako futbol partidu bat ikusten ari zen. San Mamesen jolasten zuten, Athletic-ek Errealaren aurka jolasten zuen eta Athletic zihoan irabazten.

Bapatean partidoa moztu zuten eta Gaur egunen honako hau esan zuten: Donostiako tren geltokian Etakoek bonba bat ipini dute; 18 zauritu eta 5 hildako egon dira.

Nagusiak hori entzun bezain laster lokomotora txikiari deitu zion.

Lokomotora txikian montatu eta arineketan joan ziren. Bidean zihoazela nagusia zein arin eta zein garbi zegoen enteratu zen eta orduan pentsatu zuen lokomotora txikia ez saltzea.

Donostiara heldu ziren, nagusia arineketan jeitsi eta galdetu zion anbulantziako gizon bateri:

- Non dago tren geltokiko nagusia?

- Ospitalera eraman dute oso larri zegoelako, erantzun zuen.

Hori entzunda oso triste abiatu zen Bilbora.

Bilbora heldu ziren eta jadanik partidoa Athletikek irabazita zeukan.

3 hilabete pasatu ziren eta Donostiako tren geltokia eginda zegoen eta zoriontsu bizi izan ziren.